Andoain Laburrean Lehiaketa - Concurso de Cortos

13 de Enero del 2022

  • Etiquetas:  

      “VII. ANDOAIN LABURREAN” LEHIAKETAKO OINARRIAK



1.- 16 urtetik 28 bitartean duen, profesionala ez den eta Andoainen bizi, ikasi edo lan egiten duen edozeinek parte har dezake lehiaketan.


2.- Bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, kartelak, elementu grafikoak…), honek euskarazkoa izan behar du nahitaez.


3.- Gaia librea da. 


4.- Objektua: Anjel Lertxundik idatzitako Martin Ugalderi buruzko Herriminaren prosak” liburuak azaldu behar du, izan zeharka, izan istorioaren elementu garrantzitsu gisa. 
(eskuragarri Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuan).

5.- Bideoek gehienez ere 7 minutuko iraupena izango dute (kredituak barne). 


6.- Lanek lehiaketa honetarako sortuak izan behar dute. Aurkezten diren bideoek 2021eko otsailaren 1etik 2022ko urtarrilaren 28ra bitartean errodatuak behar dute izan, originalak, eta argitaratu gabeak. Ez da onartuko  aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.


7.- Edozein generotakoa izan daiteke lana: filma, publizitate spota, elkarrizketa, dokumental laburra, bideoklipa,  bideoartea, animazioa...

NOLA AURKEZTU LANAK?


8.- www.andoaindarraeuskaraz.eus eskuragarri dagoen FORMULARIOA BETE.


9.- My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bidali daitezke bideoak euskarazerbitzua@andoain.eus postara. 



10.- Lanak bakarkakoak edo taldekakoak izango dira eta partaide bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake, bakarka zein taldeka bada ere.


11.- Lanak aurkezteko baliatu daitezkeen artxibo motak honakoak dira: mov eta mp4.

Informazio gehiago: www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean,
Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuan (Urigain kulturetxea).
Eposta: euskarazerbitzua@andoain.eus
Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzua: 943 300 831

LANAK AURKEZTEKO EPEA
12.- 2022ko urtarrilaren 28a (ostirala) izango da lanak aurkezteko azken eguna.


13.- Hona lehiaketako sariak:
1.Saria: 500 euro.
2.Saria: 300 euro.
Ikusleen saria: Bastero zinemarako bazkidetza 2 bono.
Ikusleen botoak otsailaren 15era arte jaso ahal izango dira
Andoaingo Euskara Zerbitzuko webgunearen bidez (www.andoaindarraeuskaraz.eus).

14.- Hiru adituk osatutako epaimahaiak erabakiko ditu sariak, betiere aurkeztutako lanen kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Honakoak dira epaimahaikideak:
Olatz Beobide: aktorea eta zinema-antzerki zuzendaria.
Jokin Jimenez: Odeun Media ekoiztetxeko zuzendaria eta errealizadorea.
Jonathan SedeñoOZZINEMA zinema elkarteko kidea eta Errenteriako film laburren lehiaketako programatzailea.


15.- Sari banaketako ekitaldia 2022ko otsailaren 17an izango da, Basteroko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Bertan jakingo da epaimahaiaren erabakia eta bertan lan onenak proiektatuko dira, Kimuak-eko laburmetrai bat barne.


BASES DEL CONCURSO “VII. ANDOAIN LABURREAN”


1.- Joven entre 16 y 28 años, no profesional, que vive, estudia o trabaja en Andoain.


2.- Si el vídeo contiene algún contenido lingüístico (voz, música, carteles, elementos gráficos), este tiene que ser necesariamente en euskera.


3.-El tema es libre.


4.- Objeto: “Herriminaren prosak” sobre Martin Ugalde escrita por Anjel Lertxundi. El libro debe aparecer, ya sea indirectamente, o como elemento importante de la historia.

(Disponible en el Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Andoain).


5.- Los vídeos tendrán una duración máxima de 7 minutos (créditos incluidos).


6.- Las obras deberán haber sido creadas para el presente concurso. Los vídeos que se presentan deben ser rodadas entre el 1 de febrero de 2021 y el 28 de enero de 2022, originales, e inéditos. No se admitirán trabajos presentados anteriormente en otros concursos.


7.- La obra puede ser de cualquier género: película, spot publicitario, entrevista, cortometraje documental, Videoclip, videoarte, animación…


¿CÓMO PRESENTAR LOS TRABAJOS?

8.- Cumplimentar el  FORMULARIO disponible en www.andoaindarraeuskaraz.eus


9.- Los vídeos se pueden enviar a través de My Air Bridge (www.myairbridge.com)

Euskarazerbitzua@andoain.eus


10.- Los trabajos serán individuales o colectivos, con un máximo de dos trabajos por participante.


11.- Los tipos de archivos que se pueden utilizar para presentar los trabajos son MOV y mp4.


Más información en: www.andoaindarraeuskaraz.eus, en el Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Andoain (Casa de Cultura Urigain),

Email: euskarazerbitzua@andoain.eus

Servicio de Euskera del Ayuntamiento de Andoain: 943 300 831


PLAZO DE PRESENTACIÓN DE TRABAJOS

12.- El viernes 28 de enero de 2022 será el último día de presentación de los trabajos.


13.- Los premios del concurso son:

1º Premio: 500 euros.

2º premio: 300 euros.

Premio del público: socio al cine Bastero 2 bonos

Los votos del público se podrán recoger hasta el 15 de febrero

A través de la web del Servicio de Euskera de Andoain (www.andoaindarraeuskaraz.eus).


14.- Los premios serán decididos por un jurado compuesto por tres expertos,que tendrán en cuenta su originalidad y creatividad. 

El jurado está compuesto por los siguientes miembros:

Olatz Beobide: actriz y directora de teatro cinematográfico.

Jokin Jiménez: director y realizador de la productora Odeun Media.

Jonathan Sedeño: miembro de la asociación de cine OZZINEMA y director de cortometrajes de Errenteria. programador del concurso.


15.- El acto de entrega de premios tendrá lugar el 17 de febrero de 2022 en Bastero. En el salón de actos, a las 19:00 horas. Allí se conocerá el fallo del jurado y se proyectarán los mejores trabajos, incluyendo un cortometraje de Kimuak.


ANTOLATZAILEAK

Andoaingo Udaleko Euskara Saila eta ESCIVI (Andoaingo Zine eta Bideo Eskola) 


ORGANIZADORES

Departamento de Euskera del Ayuntamiento de Andoain y ESCIVI (Escuela de Cine y Vídeo de Andoain)