Andoain Laburrean Lehiaketa martxan dago!

14 de Diciembre del 2017

  • Etiquetas:  

Andoaingo Udaleko Euskera batzordeak eta Zine eta Bideo eskolak III. "Andoain Laburrean" lehiaketa antolatu du.

2018ko otsailaren 2a (Ostirala) izango da lanak aurkezteko azken eguna.

16 urte edo gehiago duen (2018ko abenduaren 31rako 16 urte betetzen
dituztenak), profesionala ez den eta Andoainen bizi, ikasi edo lan egiten duen
edozeinek parte har dezake lehiaketan.
 
Hona lehiaketako sariak:
1. Saria: 400 euro.
2. Saria: 200 euro.
3. Saria: 100 euro.
Sari horiez gain, saridunek Elkar argitaletxeak eskainitako
materiala ere jasoko dute.
Epaimahaiak sariren bat eman gabe uzteko ahalmena izango du.
 
LANEN EZAUGARRIAK
 
Bideoak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, elementu
grafikoak…), honek euskarazkoa behar du izan.
 
Gaia librea da eta ez du zertan mugaturik Andoainera edo
beste ezein eremu geografikotara. Nolanahi ere, Andoaingo
herriari edo Andoaingo pertsona edo gertakari ezagun bati
buruzko erreferentziaren bat jasotzea hobetsiko da, ondorengo
seigarren puntuan esaten den moduan.
 
Bideoek gehienez ere 15 minutuko iraupena izango dute (kredituak barne).
 
Lanek lehiaketa honetarako sortuak izan behar dute.
 
Edozein generotakoa izan daiteke lana: filmea, publizitate
spota, elkarrizketa, dokumental laburra, bideoklipa, bideoartea,
animazioa...
 
Andoaingo herriari edo Andoaingo pertsona edo gertakari
ezagun bati buruzko erreferentziaren bat jasotzea hobetsiko da,
eta hala egindakotzat joko da Andoainen grabatua izatea edo Andoain
herriaren edo bertako pertsonaiaren baten aipamena nabarmentzea.
 

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Página web desarrollada por Lantalau